GOATBFREE

Ahuntzetan tuberkulosia desagerraraztea lortzeko tresnak

  • Data: 2020-09-01 – 2023-08-31
  • Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Iker Agirregomoskorta Sevilla
  • Aurrekontua guztira: 300.000 euro
  • Departamentua: Animalia Osasuneko Departamentua
  • Kideak: VISAVET, IRTA-CRESA eta NEIKER

Animalien tuberkulosiak arazo garrantzitsua izaten jarraitzen du herrialde askotan, eta gaixotasuna desagerrarazteko ahaleginak batez ere behi aziendara zuzendu dira. Horren arrazoia da behi aziendak garrantzi ekonomiko handia duela lehen sektorearen barruan, batez ere kontuan hartuta gaixotasunaren izaera zoonosikoa. Gaur egun, giza osasunerako arriskua oso urria da, esnea prozesatzeko erabiltzen diren tratamendu termikoen eraginkortasunari esker, baina, dena dela ere, munduan, gizakien tuberkulosiaren %0,4 Mycobacterium bovis-aren ondorio dira (EFSA eta ECDC, 2018), nahiz eta ezinezkoa den kutsatzeko iturria zehaztea.

Gaur egun, espezie horretan inbertitzen ari dira baliabide gehien, kontuan hartuta eragindako herrialdeetan desagerrarazteko egiten diren planak, baina frogatu da gaixotasuna hainbat espeziek partekatzen dutela, etxekoak zein basokoak izan, eta hori desagerrarazteko lanketa holistiko bat egin behar dela, beste espezie batzuen rola ere kontuan hartuta.  Etxeko espezie horien artean, ahuntza da gaixotasuna nozitzeko aukera gehien duena. Arrazoi hori tarteko, proposamen honetan ahuntzen tuberkulosiaren kontrolean sakondu nahi da, eta, aldi berean, ahuntza erabiltzen da behien tuberkulosia desagerrarazten jarraitzeko eredu gisa.

MCIN/AEI/10.13039/501100011033 finantzatutako PID2019-105155RB-C33 proiektua: