FORCARE

FORCARE

pinaster Ait.-en eta eszenatoki klimatiko berrietan edukiko duen interakzioaren kudeaketa iraunkorrerako ezaugarri garrantzitsuen ebaluazioa.

  • Finantzailea: MICIU eta INIA
  • Kodea: RTA 2017-00063-CO4-03

Pinus pinaster Ait. espezie garrantzitsua da penintsulan, bai ikuspuntu ekologikotik bai ikuspuntu ekonomikotik, eta birlandatze programetan garrantzi handia du. Proiektu honek Espainiako pinudien baso ustiapen iraunkorrerako interesgarriak diren hainbat ezaugarriren azterketan sakontzen du, Pinus pinaster eredu gisa erabiltzen duen hobekuntza programa baterako oinarriak finkatzen baititu. Proposatzen den proiektuak diziplina asko hartzen ditu bere baitan, eta Genetika, Patologia, Fisiologia eta Ekonomia arloetan sartzen diren helburuak dauzka. Horrez gain, aurrekoaren jarraipen gisa proposatzen da (RTA2013-00048-C03) eta ondorengo azterlanetarako bidea irekiko duten teknika berritzaileak erabiliz egin nahi da.

NEIKERren, proiektuaren helburu nagusietan hauek sartzen dira:

Pinuetako gaixotasunik garrantzitsuenak eragiten dituzten onddoen espezie patogenoen dibertsitate genetikoaren eta biologiaren azterketa, haien dibertsitatea ezagutzeko eta egokitzeko duen ahalmen ebolutiboa ulertzeko, gaixotasunekiko erresistentziaren hobekuntzan kontuan hartu behar baita egungo eta etorkizuneko baldintzetan hobekuntza programetan ezartzeko, esaterako, sektoreko premiekin bateragarria izanik kalitate handiagoa duten eta faktore abiotiko eta biotikoekiko erresistenteak diren baso produktuen eskaera soziala ezagutzeko.

Emaitzek aukera emango digute kudeaketa iraunkorrarekin bateragarria den hobekuntza programa baten oinarriak ezartzeko. Pinuaren gaixotasun nagusien gainean sortutako informazioarekin definitu ahal izango dira erresistentziaren hobekuntzari lotuta orain dauden premiak eta etorkizunean egongo direnak, eta elkartu ahal izango dira, halaber, ekosistemaren zerbitzuei lotuta gizarteak eta ekoizpen sektoreak eskatzen dituen lehentasunak.