Plant-based produktu ekologiko berri bat –lokala eta zero kilometrokoa– garatzea, animalia-proteina ordezkatuko duena, Euskadin landu eta ekoitzitako soja ekologikotik abiatuta
- Proiektuaren hasiera: 2024/09/01
- Proiektuaren amaiera: 2025/12/31
- Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz
- Saila: Landare Ekoizpeneko eta Babeseko Departamentua
- Finantzatzailea: FEADER ETA EUSKO JAURLARITZA
- Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntza sustatzeko laguntzak (Lankidetza programa)
- Deialdia: 2024
- Erreferentzia: 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako lankidetzarako laguntzak
- Akronimoa: EUSKOEKOSOJA
- Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 75.359,17 €
- NEIKERren aurrekontua: 23.046,99 €
- Bazkideak: UAGA – Arabako Nekazarien Elkartea (koordinatzailea); NEIKER; EkoSal-Luz-ZUAITZO; Barredo-Gómez Sozietate Kooperatiboa; Miguel Ángel García de Vicuña.
Helburu orokorra
Giza kontsumorako soja ekologikoaren labore berria sartzea Euskadiko ustiategien txandakatzean, balio erantsi handiko labore alternatiboa izanik, errentagarria nekazariarentzat, ezartzen erraza ustiategietan, alderdi agronomiko positiboak baititu.
Berariazko helburuak
Lekale ekologikoaren laborantza sustatzea Euskadin, egungo laboreen txandaketako alternatiba errentagarri gisa, nekazarien errentagarritasuna hobetu eta elikagaien industriari balio erantsia ematea izanik xedea, kontsumitzaileari produktu lokal berri, ekologiko eta jasangarri bat eskaintze aldera.
Emaitzak
- E 1.1: Eskala txikiko proiektu pilotuetan aztertutako soja-barietate ekologikoen ezarpenean erregistratutako datu agronomikoak. Labore-erabilerari buruzko txostena eta barietate desberdinen arteko konparazioa, egokiena zein den ebaluatze aldera. (NEIKER)
- E 1.2: 280 kilogramo soja ekologiko baino gehiago lortzea Zuaitzon egiteko (elikagaien industria, talde operatiboko bazkidea) (NEIKER)
- E 2.1: Laborearen nekazaritza-erabilerarako eskuliburua (NEIKER-UAGA)
- E 2.2: Guztira 400 kilogramo soja ekologiko ekoiztea, Zuaitzorako, loteka (elikagai-industria, talde operatiboko bazkidea) (NEKAZARIAK-NEIKER-UAGA)
- E 3.1: Azken produktua, tofua eta eskala txikian lortutako barietateen deribatuak (ZUAITZO)
- E 3.2: Azken produktua, EUSKOEKOSOJA markako tofua eta eskala industrialean lortutako barietateen deribatuak (ZUAITZO)
- E 4.1: Azken produktuaren kontsumitzaileek egindako gogobetetze-inkesta
- E.5.1. Informazio-kartela edo diptikoa egitea, EAEko soja ekologikoaren laborantzaren alderdi positiboekin, jardunaldian zabaltzeko eta entregatzeko


