Hegazti-influenzaren birusen ekologiaren azterketa influenzaren birusen zenbait azpitiporen presentzia jarraitua duen hirigune baten ondoko hezegune txiki bat eredu gisa erabiliz
- Finantzaketa: INIA (RTA-2011-00111-C03)
- Ikerlari arduraduna: Marta Barral
- Gauzatzea: 2012-2015
Proiektu honen helburu orokor gisa, influenzaren birusen patogeno-ostalari-ekosistema erlazioaren azterketan sakondu nahi da, zenbait animalia-espezieri —gizakia barne— eragiten dien birus-infekzio horren diagnostiko, kontrol integral eta prebentzio hobea lortzeko.
Hauek dira helburu espezifikoak:
1- Amiamoko zuriak AIVen epidemiologian duen zereginaren azterketa, datu epidemiologikoen, ostalari-patogeno erlazioaren eta espezie ostalariaren ekologiaren azterketa integralaren bidez.
• AIVaren prebalentzia espezifikoa zehaztea amiamoko helduetan eta kumeetan, habian eta basafauna berreskuratzeko zentroetan.
Hildako amiamokoen ehunetan AIVerako hegazti eta ugaztun tipoko hartzaileek duten presentzia eta banaketa zehaztea, eta modu naturalean infektatutako amiamokoen ehunetako AIVaren banaketa zehaztea.
• AIVaren presentzia egiaztatu den hezeguneetan amiamoko zuriek egiten dituzten tokiko mugimenduak aztertzea, eta AIVaren infekzioak modu naturalean infektatutako amiamokoen jokaeran duen efektu potentziala aztertzea.
2- AIVen ekologia aztertzea influenzaren birusen zenbait azpitiporen presentzia jarraitua duen hirigune baten ondoko hezegune txiki bat eredu gisa erabiliz, birusak ingurunean nola sartzen eta barreiatzen diren eta nola irauten duten interpretatzen saiatzeko.
• IA birusen bilakaeraren jarraipena egitea eredutzat hartutako hezegune batean, hegaztien espezie eta mugimenduekin erlazioan.
• Zehaztea zer prebalentzia duten intereseko agente patogenoek AIVz infektatutako animalietan.