Albisteak

BERRIA

AGENDA UZTAILAK 3: NEIKERen nekazaritza ekologikoko lursail esperimentaletara landa bisita

23 iraila 2025

2025eko urriaren 21a

10:00-13:00

NEIKER en Arkautin duen egoitzan (Kaperan)

 

Nekazaritza ekologikoak hektareak gehitzen jarraitzen du Euskadin. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (Ekolurra) emandako datuen arabera, urtetik urtera pixkanaka handitzen ari da laborantza ekologikorako erabiltzen den azalera. Zehazki, 2024an 1.905 hektarea berri gehitu ziren, ia % 18ko hazkundea aurreko urtearekin alderatuta, eta guztira 12.688 hektarea inskribatu ziren.

Testuinguru horretan, laborantza ekologikora ondo egokitzen diren barietate berriak ikertzea funtsezkoa da nekazaritza ekologikoak hedatzen jarrai dezan eta hektareak irabazten jarrai dezan. Izan ere, Europar Batasunaren ‘Baserritik mahaira’ estrategiak proposatzen du 2030erako Europako nekazaritza azaleraren %25 ekologikoan landuta egotea.

 

Hori dela eta, NEIKER zentro teknologikoak Arkauteko (Araba) bere egoitzaren lursailetara egin ohi duen bisita egingo du, halaber, Euskadin nekazaritza ekologikoak gaur egun eta etorkizunean duen potentziala erakutsiko du.

Bisitak bi parte izango ditu. Lehenik eta behin NEIKERen Arkautiko egoitzan batuko gara hasierako azalpenak emateko eta ondoren NEIKERen patata eta soja lursail esperimentalak bisitatuko ditugu.

  • NORENTZAT: nekazaritza-sektoreko profesionalentzat, administrazio publikoentzat, enpresentzat eta kudeaketa-zentroentzat.

EGITARAUA

10:00 | Erregistroa eta ongietorria. Kapera aretoa (NEIKERen egoitza, Arkauten).

10:15 | Azken kanpainetako laborantza-saiakuntzen emaitzen aurkezpena. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Landareen Ekoizpen eta Babes Saileko teknikaria.

11:30 | Entseguak zelaian ikusteko aukera. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Landareen Ekoizpen eta Babes Saileko teknikaria.

  • Patata
  • Soja

12:30 | Eztabaida eta networking-a.

13:00 | Bisitaren amaiera.

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.