Albisteak

BERRIA

AGENDA URRIAK 21-23: SOLPYR proiektuaren mintegi teknikoa eta sentsibilizazio jardunaldia

22 iraila 2025

2025eko urriak 21-23

NEIKER Arkauti eta Aizkorri-Aratz Parke Naturala

 

NEIKERek Pirinioetako Lurzoruen II. Foruma hartuko du. Bertan, SOLPYR proiektuaren Mintegi Teknikoa eta “Mendiko lurzoruak: zapaltzeko lurzorua baino gehiago” izeneko Sentsibilizazio Jardunaldia egingo dira.

Ekitaldia 2025eko urriaren 21etik 23ra egingo da, NEIKER Arkauteko instalazioetan eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean. SOLPYR proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du Interreg POCTEFAren bidez.

 

SOLPYRen helburu nagusia Pirinioetako mendiko lurzoruak babestea eta kontserbatzea da, klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna hobetuz. Horretarako, hainbat helburu espezifiko ditu: 1:400.000 eskalako lurzoru-katalogoa eta -mapa sortzea, lurzoruaren degradazioa inbentariatu eta kuantifikatzeko metodologia ezartzea, eta herritarrak baliabide horren garrantziaz sentsibilizatzea. Gainera, lurzoruaren kontserbazioan interesa duten Pirinioetako erakundeen arteko lankidetza sustatu nahi du, klima-aldaketara hobeto egokitzea sustatzeko.

Proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027).
NORI ZUZENDUA: SOLPYR proiektuko bazkide eta bazkideei, adituei eta kanpoko gonbidatuei.

EGITARAUA

Urriak 21, asteartea

SOLPYR proiektuaren mintegi teknikoa (Proiektuko bazkide eta bazkideentzat bakarrik)

15:30 | Ongietorria

15:45 | SOLPYR proiektuaren kudeaketa (1. ekintza)

16:30 | Komunikazioa (2. ekintza)

17:00 | Pirinioetako lurzoruen informazioa (3. ekintza)

18:30 | Gasteizera lekualdatzea

20:30 | Afaria Gasteizen

 

Urriak 22, asteazkena

Sentsibilizazio-jardunaldia (SOLPYR proiektuko bazkide eta bazkideentzat eta partenariatutik kanpoko aditu eta gonbidatuentzat irekia. Plaza mugatuak) eta ASPIRen batzarra

08:30 | Irteera Arkautik Urbiara (Aizkorri-Aratz Parke Naturala)

11:00 | Aurkezpena: Lurzoruaren kudeaketa Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusian. (Maria Eugenia Amenabar. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusiko arduradun teknikoa)

11:30 | Aurkezpena: Larreetako baliabideen balorazioa. (Isabel Albizu. NEIKEReko ikertzailea)

12:00 | Proposatutako ibilbide edafikoaren bisita Urbian. (Octavio Artieda. Extremadurako Unibertsitateko irakaslea)

14:00 | Bazkaria

15:30 | Arkautirantz irteera

17:00 | ASPIR Batzarra

18:30 | Gasteizera irteera

20:30 | Afaria Gasteizen

 

Urriak 23, osteguna

SOLPYR proiektuaren mintegi teknikoa (SOLPYR proiektuko bazkide eta bazkideei eta partenariatutik kanpoko aditu eta gonbidatuei irekia)

08:30| Lurzoruen kalteberatasuna eta erabilera (4. ekintza)
0:00 | Kafea hartzeko atsedenaldia
10:30 | Lurzoruetan sentsibilizatzea eta horiek babestea (5. ekintza)
12:00 | Lurraren gobernantza piriniarra (6. ekintza)
13:30 | Luncha Arkauten

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.