BERRIA
Zeintzuk dira metodo eraginkorrenak abeltzaintzako hondakinak kudeatzeko?
30 urtarrila 2015Zeintzuk dira metodo eraginkorrenak abeltzaintzako hondakinak kudeatzeko?
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Atmosferara igotzen diren gas kutsatzaileen kantitate minimizatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen irabazi asmorik gabeko NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak abeltzaintzako hondakinen hainbat tratamenduren eraginkortasuna ebaluatzeko azterketa bat egin du (purina eta simaurra). Ikerketak frogatu duenez, labore lurretan tutu esekien metodoaren bidez purina emateak amonio aplikatuaren %3,9 baino ez du airera igortzen, abanikoaren metodo tradizionalaren %44tik urrun. Horrez gain, purina poltsa iragazgaitzetan gordetzeak amoniako eta metano igorpenak %86 eta %61 murrizten ditu, hurrenez hurren. Emaitzak orain dela gutxi Maialen Viguria ingeniari agronomoak defendatu duen doktore tesiaren parte dira. Azterketa EBko Interreg Atlantic Area Programak finantzatzen duen eta NEIKER-Tecnaliak koordinatzen duen Batfarm proiektu europarraren baitan kokatzen da.
Abeltzaintzan sortzen diren gas igorpenak –batez ere amoniakoa (NH3) eta metanoa(CH4), berotegi efektuko gasa– atmosferara egiten diren igorpen guztien %10-40 dira, eta produkzio sistemaren eraginkortasuna galarazten dute. Horregatik, NEIKER-Tecnaliak hondakin organikoetatik datozen igorpenak urritzeko proposamen eraginkorrak eskaini nahi dizkio abeltzaintzaren sektoreari. Hondakin horietako bat purinak dira, abereen txizaren eta simaurretik jariatzen den zati likidoaren nahasketak, labore lurrak ongarritzeko erabiltzen direnak.
Zentro teknologikoko ikertzaileek egiaztatu dutenez, tutu esekien bidez purina emateko metodoak gehiago errespetatzen du ingurumena abaniko tradizionalak baino. Lehen sistema zisterna batetik ateratzen den emaria banatu eta lurrean jartzean datza, elkarren artean 30 cm-ko tartea duten tutuen sare baten bitartez. Horrenbestez, airera igortzen den NH3 amonio aplikatuaren %3,9 da. Abanikoan emateari dagokionez –purina plater baten kontra jotzen duen zurrustan botatzen da zisternatik, eta abaniko moduan irekitzen da lurraren azalera guztia estali arte–, igorpena %44koa da.
Abeltzaintzaren ondorioz sortzen den beste arazo bat da purina behar bezala tratatu arte edo ongarri moduan erabili arte nola gordetzen den. NEIKER-Tecnaliak egiaztatu du poliesterrezko poltsa iragazgaitzetan gordetzeko sistema oso eraginkorra dela gas igorpenak murrizteko. Poltsak betetzeko prozesuan izandako NH3 eta CH4 emisioak %86 eta %61 gutxiago izan ziren, hurrenez hurren, biltegiratzeko erabili ohi diren aire libreko fosekin alderatuta. Arabako Lurralde Historikoan, dagoeneko abeltzain talde batek arrakastaz erabiltzen du poliesterrezko poltsen sistema; horiek 3.500 metro kubikoko bolumena dute, eta Abere Zerbitzu Teknikoak kooperatibak kudeatzen ditu.
Laborategi mugikor berritzailea
2011n abiarazi zen ikerketa gauzatzeko, NEIKER-Tecnaliak laborategi mugikor berritzaile bat erabili du, aire laginak hartu eta analizatzea ahalbidetzen duena, gasen presentzia zehazteko xedearekin. Aire libreko fosetan laginak hartzeko, zentro teknologikoak gailu flotagarri bat diseinatu du, jasotzen den airea zuzenean igorpen iturritik datorrela segurtatzeko.
Azterketaren emaitzek, atmosfera igorritako gasen kantitatea murrizteaz gain, abeltzaintzaren sektoreko lan baldintzak hobetzea eragingo dute, usain txarrak murrizten eta amoniako eta metano eseki gutxiago izango duen lanleku bat sortzen laguntzen dutelako.
Klima aldaketaren aurkako borroka
Abeltzaintzati9k datozen gas igorpenak murriztea klima aldaketaren aurkako borrokaren funtsezko zatia da, gas horiek ekarpen garrantzitsua egiten baitiote berotegi efektua delakoari. Mundu mailan abeltzaintzako ekoizpenak handitzen jarraituko du, biztanleria handitu ahala elikagai gehiago beharko baita. Ondorioz, NEIKER-Tecnaliak egindakoa bezalako ikerketak oso garrantzitsuak dira abere hazkuntza jarduera iraunkorra izan dadin ingurumenari dagokionez.
Maialen Viguria ingeniari agronomoaren tesiaren izenburua “Ammonia and greenhouse gases emissions from manure storage operations in livestock production systems” da. Ikertzaileak Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu zuen tesia nazioarteko epaimahai baten aurrean, eta cum laude kalifikazioa lortu zuen.