Albisteak

BERRIA

VITISAD proiektuak, NEIKER buru duela, “EuropaSeSiente” saria jaso du aldaketa klimatikoaren aurrean egindako mahastizaintza-praktikengati

13 azaroa 2023

Ikerketan frogatu denez, mahatsondoaren dibertsitate genetikoa kontserbatzea, inausketa data atzeratzea edo landare-estalkiak erabiltzea mahastiak klima-aldaketara egokitzen lagun dezaketen praktika batzuk dira

VITISAD proiektuak, NEIKER buru duela, “EuropaSeSiente” saria jaso du klima-aldaketara egokitzeko egindako mahastizaintza-praktikengatik. Sari hori Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketan eman da, herritarrek Europako funtsek Espainian ematen duten laguntzaren emaitzei eta balio erantsiari buruz duten kontzientziazioa erakutsi eta areagotzeko.

NEIKERen aldetik, proiektuaren buru izan diren Ana Aizpuruak eta Roberto Pérez Parmok jaso zuten garaikurra, zentro teknologikoko Teknologia eta Berrikuntza arduradun Olatz Unamunzagarekin batera, eta hark adierazi duenez, “sari honek, proiektuaren eta haren emaitzen bikaintasunaz gain, NEIKERek mahastizaintzaren eta ardogintzaren esparruan aspalditik egin dugun lana aitortzen du, sektoreari bere erronka eta arazoetarako benetako irtenbideak emateko asmoz”.

VITISAD mugaz gaindiko lankidetzarako POCTEFA proiektua da, eta honako hauek osatzen dute: NEIKER, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, Errioxako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia, La Chambre d’Agriculture des Pyrénées-Atlantiques eta Institute Français de la Vigne et du Vin. Mugaz gaindiko lankidetza hori Frantzia eta Espainiaren arteko mugako mahastietan klima-aldaketara egokitzeko estrategiei dagozkien bost jardunbideren inguruko esperimentazioan, baterako ebaluazioan eta esperientzien trukean oinarritu da: ureztatzeko uraren optimizazioa, landare-estalkien erabilera, lukuaren tenperaturaren murrizketa, mahatsondoaren heltzearen kontrola eta mahatsaren barietate genetikoaren kontserbazioa.

Ikerketan zehar, mahatsondoaren dibertsitate genetikoa kontserbatzea, inausketa data atzeratzea edo landare-estalkiak erabiltzea mahastiak klima-aldaketara egokitzen lagun dezaketen praktika batzuk direla frogatu da.

VITISAD proiektuak 657.587 euroko aurrekontua du, eta %65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatu du (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorra arteko Interreg V-A Progamaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugako aldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Batez ere mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuak landuz.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: vitisad.eu    

 

Related posts