BERRIA
Pirinioetako Lurzoruen Ekintza Planaren sorkuntzan parte hartzeko tailerrak ospatuko dira
5 iraila 2025- SOLPYR proiektuak, Europako Batasunak kofinantzatutako ekimenak, on line tailer parte-hartzaileak antolatu ditu Pirinioetako Lurzoruen Ekintza Plana egiteko
- Joan den uztailean egindako jardunaldi tekniko arrakastatsuaren ondoren, SOLPYR proiektuak beste mugarri bat ezarri du parte hartzeko tailer batzuekin
- Helburua da gizartea inplikatzea eskualdeko mendi-lurzoruen, ingurumen-aktiboen eta lurzoru ekonomikoen erresilientzia bermatuko duen ekintza-plan bat egiteko
Mendiko lurzoruak klima-aldaketaren ondorioekiko ahulenak eta sentikorrenak diren ekosistemen parte dira. Pirinioetan, tenperaturen igoerak, elur-geruza murrizteak eta aisialdiko zenbait erabilerek eragindako presioak higadura, trinkotzea eta karbono-galera bezalako prozesuak azkartzen ari dira. Inpaktu horiek lurzoruaren osasuna hondatzen dute, eta funtsezko funtzioak arriskuan jartzen dituzte, hala nola uraren kudeaketa edo biodibertsitatea mantentzea.
Arazo horri aurre egiteko, SOLPYR proiektu europarrean parte hartzen dugu NEIKERen. Proiektu horren helburua da mendiko lurzoruei buruzko ezagutza hobetzea, haien ahulezia nagusiak identifikatzea eta haien kontserbazioa sustatzea, tresna teknikoen, hezkuntza-materialen eta Pirinioetako eskualdeen arteko estrategia komun baten bidez.
Ekimen horren esparruan, SOLPYR proiektuak eragile ugari deitu ditu Lurzoruen Ekintza Plana batera sortzeko prozesuan parte hartzera, hura kontserbatzeko tresna estrategikoa baita.
Eztabaida-gune izateko diseinatu dira tailer horiek, eta lurzoruaren osasunaren garrantziari buruzko proposamenak eta hausnarketak sortzea dute helburu. NEIKERek, proiektuko bazkide gisa, bere ezagutza tekniko eta zientifikoarekin laguntzen du proposatutako ekintzak ebidentzia hoberenean oinarritzen direla ziurtatzeko.
Parte-hartzea eta egutegia
Deialdia lurzoruaren erabileran eta zaintzan eragina duten pertsona eta erakunde guztiei zuzenduta dago. Hor sartzen dira administrazio publikoetako ordezkariak, komunitate zientifikoa, sektore pribatua (nekazaritza, abeltzaintza, turismoa, etab.) eta hainbat elkarte.
Zazpi tailerrak online egingo dira, data eta ordutegi hauetan:
- Nafarroa: 09/19 (10:00-12:30)
- Nouvelle Aquitaine: 09/23 (14:00-16:30)
- Aragoi: 09/24 (10:00-12:30)
- Occitanie: 09/26 (10:00 – 12:30)
- Katalunia: 09/30 (10:00 – 12:30)
- Euskadi: 10/06 (10:00 – 12:30)
- Andorra: 10/07 (10:00 – 12:30)
Parte hartu nahi dutenek proiektuaren webgunean dagoen estekaren bidez eman dezakete izena. SOLPYR proiektua NEIKERek parte hartzen duen mugaz gaindiko lankidetzetako bat da, Pirinioetako eskualdean lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzeko.
SOLPYR
ICGCk (Kataluniako Kartografia eta Geologia Institutua), NEIKERek eta Pirinioetako eskualdeen ordezkari diren bazkide hauek ere parte hartzen dute: DRYMA (Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua), FMC (Marcel Chevalier fundazio pribatua), FORESPIR (GEIE FORESPIR), GET-UT3 (Géosciences Environnement Toulouse-Université Toulouse III Paul Sabatier), IPE-CSIC (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Pirinioetako Ekologia Institutua), Pirinioetako Lan Elkarteko Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
SOLPYR proiektuaren aurrekontua, guztira, 1.795.513 eurokoa da. Europar Batasunak % 65a finantzatu du, 2021-2027 aldirako Interreg POCTEFA programaren bidez. Programa horren helburua da Andorra, Espainia eta Frantzia herrialdeen arteko mugaldean integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da.
SOLPYR martxan jartzeak bide emango du ezagutzak transferitzeko eta jarduerak EBren Lurzoruaren babeserako Estrategia 2030ekin bateratzeko.