Albisteak

BERRIA

NEIKERek bere entseguetako 33 tona elikagai baino gehiago eman dizkio Arabako Elikagaien Bankuari

17 abendua 2025

 

  • Zentro teknologikoak urteko partida eman dio Arabako Elikagaien Bankuari, 2015az geroztik entitatearekin duen konpromiso solidarioa berrituz. 
  • Produktuak –entitatearen lursail esperimentaletik datozenak– patatak, tipulak eta arbiak eta abarrak dira. 
  • Berrikuntza gisa, labore horietako batzuk Unitate Agrovoltaikoaren saiakuntzetatik datoz, haziak hobetzeko ohiko laboreekin batera.

 

NEIKERrek Arabako Elikagaien Bankuarekin duen konpromiso solidarioa berritu du aurten ere. 2025eko kanpainaren esparruan, zentro teknologikoak 33.548 kilo nekazaritza-produktu eman ditu dohaintzan, aurreko ekitaldian baino ia hiru aldiz gehiago, orduan kopurua 12.600 kilora iritsi baitzen.

Dohaintza gehiena patatari dagokio, 32.900 kilorekin, baina aurten saskia dibertsifikatu egin da, 391 kilo tipula eta 257 kilo arbi ere bildu baitira, eta Arkautiko zentroko onibar esperimentalean landuak.

Elikagai-xahuketaren aurkako zientzia

Ekimen honen balioa produktuen jatorrian datza. Zentroaren jarduera zientifikotik eratorritako soberakinak dira, batez ere hazien «kontrolaurreko» eta «kontrolondoko» saiakuntzetatik eratorritakoak. Gainera, aurtengo berrikuntza gisa, elikagai batzuk Unitate Agrovoltaikoren saiakuntzaren ondoriozkoak dira. Izan ere, NEIKER nekazaritza-ekoizpenaren eta eguzki-energiaren sorkuntzaren arteko bateragarritasuna ikertzen ari da.

«Ekimen honen bidez bi helburu lortu nahi ditugu. Alde batetik, lurraldeko familiei laguntzea (edizio guztiak kontuan hartuz, 3.000 pertsona), eta, bestetik, ekonomia zirkularra eta elikagai-xahuketaren aurkako borroka bultzatzea, ikerketaren ondoriozko baliabideek bigarren bizitza baliagarria dutela ziurtatuz», azaldu du Juan Bautista Rellosok, NEIKERreko Landareen Ekoizpen Saileko laborantza-teknikari eta Ekipo eta Azpiegituren koordinatzaileak, hain justu.

Lankidetza-katea

Kudeaketa logistikorako, UDAPA kooperatibaren laguntza izan du kanpainak. UDAPA kooperatiba produktuak zakuratzeaz arduratzen da, manipulazioa eta banaketa errazteko.

Arabako Elikagaien Bankuari –Daniel Fernández buru duenari– entregak modu mailakatuan egin zaizkio urriaren 2tik abenduaren 4ra bitartean, eta, horrela, bi erakundeek 2015etik duten lankidetza sendotu da.

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.