Albisteak

BERRIA

LIFE HEALTHY FOREST proiektuko basoko gaixotasun berriak eta kontrolatzeko estrategia berritzaileen inguruko jardunaldia

10 abuztua 2018
GENMAC
LIFE HEALTHY FOREST proiektuko basoko gaixotasun berriak eta kontrolatzeko estrategia berritzaileen inguruko jardunaldia

Ia hiru urte dira Life Healthy Forest proiektua hasi zenetik, eta  interesatuta zaudeten guztiok atsegin handiz gonbidatzen zaituegu basogintza sektorean jardun zareten guztioi zuzendutako  proiektu interesgarri honetan, orain arte lortutako emaitzen inguruan antolatutako jardunaldira.

Egun erdiz garatuko den azken Workshopean, LIFE proiektuen beste ordezkari batzuek ere parte hartuko dute, basogintzako elkarteetako eta gobernu erregionaletako adituekin batera, eta Zeelanda Berritik etorritako bi hizlari ere izango ditugu, basoko gaixotasunak kudeatzen eta kontrolatzen dituzten esperientziak kontatzeko.

EGITARAUA
Asteazkena, irailak 19
08:45-9:00 Ongietorria
09:00-9:30 Life Healthy Forest proiektua: emaitza nagusiak. Eugenia Iturritxa, NEIKER Tecnalia. Proiektuaren koordinatzailea
09:30-10:00 Pinus radiata arbolen hostogabetzearen modelizazioa teledetekzio espazialeko datuak erabiliz.
Patrick Schatz, FSU Jena Friedrich-Schiller Universität Jena
10:00-10:30 Life Climatree proiektua. Ignacio Buesa, CEBAS-CSIC
10:30-11:00 Life FOREST CO2 proiektua. Tomas Sanchez, AGRESTA
11:00-11:30 Bizkaiko Basogintza Elkartearen rola basoko gaixotasunen kudeaketari dagokionez
Fernando Azurmendi, Bizkaiko Basogintza Elkartea
11:30-12:00 Tokiko gobernuaren erantzuna basoko gaixotasunen arazoetarako. Aitor Omar, Mendi Zerbitzua. Bizkaiko Foru Aldundia
12:00-12:30 Coffee break / Kafe atsedenaldia
12:30-13:15 Endofitoak: gaixotasunak eta plagak kontrolatzeko tresna berri bat
Jenny Aitken doktorea, New Zealand Forest Association. The Tree Lab
13:15-14:00 Radiata pinuaren afikulen gaixotasunaren aurkako borroka Zeelanda Berrian
Bill Dyck, New Zealand Forest Association Biosecurity Manager
*Tailerrean zehar ingelesetik gaztelaniarako itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Osteguna, irailak 20
Bisita bertatik behera eskualdean baso sektorearen iraunkortasuna arriskuan jartzen duten gaixotasun nagusiek kaltetutako esparruko basoan.
Parte hartzaileek proiektuaren hainbat lursail pilotu bisitatu ahal izango dituzte, non tratamendu desberdinak aplikatu diren radiata pinuaren afikulen gaixotasunaren aurka, Elorrion.
Txangoan zehar gure esperientziak partekatu eta elkartrukatzeko aukera izango dugu.
Bazkaria basoan.