Albisteak

BERRIA

AGENDA: Ardi project: emaitzak azaltzea

13 iraila 2021

AGENDA

Ardi project: emaitzak azaltzea

Pirinioetako esnetarako ardi arraza autoktonoen biziraupena mehatxatuta dago, produkzio sistema intentsiboagoak dituzten beste arraza batzuk daudelako. ARDI proiektuaren helburu estrategikoa da hobekuntza genetikorako programen kudeaketa komunean aurrera egitea, Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoen lehiakortasuna handitzeko eta asentamendua eta ustiapena indartzeko.

Egitasmoaren liderra NEIKER da, eta bertako kideak dira Frantziako INRA (Nekazaritza Ikerketako Erakunde Nazionala), IDELE (Abeltzaintzako Erakundea) eta CDEO (Departamenduko Ardi Aziendaren Zentroa), Nafarroako ASLANA (Nafarroako Latxa Arrazako Hazleen Elkartea) eta ARDIEKIN (Latxa eta Karrantzar arrazetako ardien Hautaketa eta Intseminazio Artifizialeko Zentroa).

 

  • DATA: 2021/09/30ean
  • TOKIA: Igartza monumentu multzoa (Beasain – Gipuzkoa).

 

 

Programa

09:30 Ongietorria eta aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen eta beste aurkezle politiko batzuen eskutik

10:00 “ARDI” Europako elkarte eratzeko sinadura.

Proiektuaren esparruan sortutako interes ekonomikoko Europako elkarte berria sinatzeko ekitaldia

10:15 Proiektuaren aurkezpen orokorra eta testuingurua. Eva Ugarte (NEIKER)

Azpimarratu beharreko alderdiak: arrazen problematika komuna, elkarrekin gehiago gara (1+1=3), nekazaritza sektorearen berrikuntza: metodologia berriak eta informazio molekularra; esperientziak partekatzea eta bestearengandik ikastea

11:00 Konexioak indartzea eta esperientziak trukatzea. Lourdes Mintegi (ARDIEKIN)

Trukatutako material genetikoa, abeltzainen bilera bateratuak, hautaketa genomikoa Latxan.

11:30 Kafea

12:00 Manexaren hautapen genomikoa. Fracis Fidele (CDO)

12:30 Mahai ingurua

Sarrera:  Elkartearen deskribapen laburra

Elkarrekin lan egitea, zergatik eta zertarako? Onurak eta eragozpenak: Interesatzen al zaigu?

14:00 Luntxa

15:15 Mugaz gaindiko balorazioa. Andrés Legarra (INRA)

Nola konparatu hobeto Latxa eta Manex arrazak. Nola balorizatzen dugu ahalik eta ondoen datuak hartzeko ahalegina? Ekoizpen datuak konparagarriak dira? Balio genetikoak konparagarriak dira? Odolkidetasunari buruzko datuak aztertzea, dagoen informazio molekularrean oinarrituta. Arraza bera al dira?

15:45 Karaktere berriak. Jean Michele Astru (IDELE)

Parasitismoa, zelula somatikoen kontaketa,  bizitzaren luzera funtzionala, klima aldaketarekiko erantzuna: sendotasunarekin duen erlazioa. Titien morfologiako eta kalifikazio morfologikoko karaktereak uniformizatzea

16:15 Agurra eta amaiera