Mikel Anza Baliabide Naturalen Kontserbazioa Saileko ikerketa teknikaria da.!Bai lurzoruko kutsatzaile zein propietate mikrobianoen analisian esperientzia handia du, batez ere konposatu organokloratuekin kutsatutako lurzoruen erremediazioan arreta berezia jarriz. Une honetan, bere ikerketa-arlo nagusia lurzoruaren osasuna eta kalitatea ebaluatzea da, propietate mikrobiano edafikoen erabileraren bitartez.!Mikel Anza Zientzietan lizentziatua eta Ingurumen Agrobiologian goi mailako diplomatua da, biak ere Euskal Herriko Unibertsitatean lortuak. Ikerketa artikuluak argitaratu ditu nazioarteko eta estatuko aldizkarietan, komunikazioak ditu nazioarteko eta estatuko kongresu ugaritan eta ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du.
Biografía
Publicaciones
ESPECIALIDAD
Lurzoruetako mikroorganismoen ekologia!Lurzoru osasuna