Gaur egungo Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak 1851koak ditu sustraiak, Arkautin.
Oso erakunde publiko gutxik dute NEIKERen ibilbide luze eta emankorra. Gaur egungo Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak 1851koak ditu sustraiak, Arkautin. Urte horretan, Arabako Foru Aldundiak Nekazaritzako Granja Eredua sortzea erabaki zuen, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerari bultzada bat emateko, tokiko laborantza sistema berritzaileak zein beste herrialde batzuetatik (Frantzia eta Ingalaterra, kasu) datozenak aztertuz.
1948. urtetik aurrera, 1934. urtean Iturrietako mendietan sortutako Patata Hobetzeko Estazioak bere gain hartu zuen Arkautiko Granja Ereduaren kudeaketa. Harrezkero, 80ko hamarkadara arte, patataren laborantzaren hobekuntza genetiko eta osasunera eta animalien genetika hobetzera bideratu zuen zentroak bere jarduna. 1975. urtean osatu zituzten instalazio horiek, Euskal Herriko Abeltzaintza Laborategia Derion (Bizkaia) sortuta.
1981ean, nekazaritza ikerketako eskumen guztiak Eusko Jaurlaritzari transferitu zitzaizkion, eta, horiekin batera, baita Arkautiko Granja Eredua eta Derioko Abeltzaintza Laborategia ere.
Kudeaketa aldaketa horrek egiturak eta instalazioak eguneratzea eta modernizatzea ekarri zuen, eta Patata Hobetzeko Estazioa Nekazaritzako Ikerketa eta Hobekuntzarako Zentroa (CIMA) izatera pasa zen. Derioko Abeltzaintza Laborategiak, berriz, Nekazaritzako Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzua (SIMA) izena hartu zuen.
Aldi berean, erakunde horien I+G arloko jarduerak hobetzera bideratutako eraldaketa prozesu bat jarri zen abian. 1998an amaitu zen, NEIKER sozietate publikoa eratu zenean. Sozietate horrek bere gain hartu zuen CIMA eta SIMA zentroek ordura arte garatutako jarduera guztien kudeaketa.
2001ean, NEIKER Landare Barietateen Espainiako Bulegoko Mintegiko Hazi eta Landareen Zerbitzuari atxiki zitzaion, eta, 2006 amaieran, Tecnalia korporazio teknologikoan sartu zen, zeinaren helburua den garapen ekonomiko eta sozialean laguntzea, berrikuntza teknologikoa sustatuz.
Gaur egun NEIKER Eusko Jaurlaritzaren baitako sozietate publiko bat da, eta presentzia nabarmena dauka nazioartean. 2006 amaieran, Tecnalia korporazio teknologikoan sartu zen, zeinaren helburua den garapen ekonomiko eta sozialean laguntzea, berrikuntza teknologikoa sustatuz.
2019an, BRTA Euskadiko Partzuergo Zientifiko-Teknologikoan sartu da NEIKER. BRTAren helburu nagusia da lankidetza dinamika bat ziurtatzea, Euskadik dituen erronka teknologikoei eta industrialei erantzuteko eta nazioartean duen posizionamendua hobetzeko.
2019az gero, BRTA Euskadiko Partzuergo Zientifiko-Teknologikoko kidea da NEIKER.