PROBAK

Paratuberkulosiaren eta beste gaixotasun batzuen kontrola immunogeno berrien bitartez: Babesa, DIVA diagnostikoa eta tuberkulosiarekiko interferentzia

  • Finantzaketa: INIA
  • Liderra: Natalia Elguezabal
  • Gauzatzea: 2017-2020

Badira patologia batzuk errotik erauzteko programa ofizialen menpe egon ez arren abeltzaintzako ustiategietan kalte ekonomiko larriak eragiten dituztenak.Patatuberkulosia da horietako bat. Jatorri mikobakterianoa duen gaixotasun kronikoa da, enteritis granulomatoso batekin transmititzen da, eta garrantzi handiko osasun arazo eta arazo ekonomikoa eragiten du hausnarkarien ustiategietan, mundu osoan.XIX. mendearen bukaeran deskribatu zen lehenengo aldiz, baina gaixotasun honetako ostalariaren eta patogenoaren arteko interakzioa arautzen duten mekanismoak ez daude erabat definituta.

Gaur arte, txertoa izan da gaixotasuna eskala handian eta bere gain hartzeko moduko kostu ekonomikoarekin kontrolatzeko abeltzainek eduki duten metodo eraginkor bakarra, bai ardi aziendan bai behi aziendan.Halere, ez du erabateko babesa ematen eta interferentzia sortarazten du proba serologikoekin; beraz, beharrezkoa litzateke DIVA test bat edukitzea (Differentiate Infected from Vaccinated Animals).

Horrez gain, paratuberkulosiaren aurkako txertoa mugatuta dago; izan ere, behi aziendaren tuberkulosiaren diagnostikoarekin interferentziak egon daitezke eta hori dela-eta paratuberkulosiaren kontrolerako tresnarik hoberena zerbait osagarri moduan erabiltzen da eremu mailan.Proiektu honen helburu globala da paratuberkulosiaren aurkako txertoa jarriz paratuberkulosiaren diagnosi teknika serologikoekin eta behi aziendaren tuberkulosia diagnostikatzeko ohiko teknika ofizialekin interferentziarik egin gabe paratuberkulosiaren aurka babestea posible izateko tresna eraginkorrak garatzea, eta partuberkulosiaren aurkako txertoen ondorio espezifiko ez direnak aztertzea.

Horretarako, erreaktibo berriak sortzen dira Mycobacterium avium subsp.paratuberkulosiaren  (Map) txerto inaktibatuetarako DIVA test bat garatzeko.Egiaztatuko da ea Map-en aurkako txerto batek, aurreko proiektuetan garatutako M. Bovis-en aurka (Mbv) zuzendutako beste txerto mikobakteriano batek eta konbinatu probiotikoek, denak aho bidez administratuta, ez duten tuberkulosiaren diagnostikoa oztopatzen, bere erabilerarako beste bide bat irekita.Gainera, immunogeno horien guztiek Map bidezko infekzioaren aurka duten babes efektua ebaluatuko da.

Horrela, Map-en aurkako erantzun immune espezifikoa ebaluatu ahal izango da, Mbv txertoak eta probiotikoek sortarazitako babes gurutzatuaz edo “ikasitako” erantzun immune posibleaz gain.Ulertuta ikasitako erantzun immunea dela ostalariari immunogeno bat ematen diona, patogenoetatik babesteko, diseinuan ezarritakoaz bestelako erabilera emanda.  Bukatzeko, asmoa da egiaztatzea ea immunogeno horiek administratuta “ikasitako” erantzun immunea eragin daitekeen, abeltzaintzan interesgarriak diren jatorri ez-mikobakterianoko beste patogeno batzuen aurka, in vitro saiakuntzen bitartez.

Immunizazioen ondoren alboko ondorio onuragarriak sortzen badira, immunogeno horiek antibiotikoen erabilerarako alternatiba bat lirateke, patologia batzuen aurrean.  Proiektu honetan proposatutako lanak paratuberkulosiaren gaineko ezagutzak emango ditu, hesteetako beste gaixotasun inflamatorio batzuetarako balio dezaketenak, eta txertoak mikobakteriosiaren aldean dituen alboko ondorio onuragarrien gaineko informazio aurreratuagoa ere emango du.Proiektu honen emaitzek txertoaren estrategian laguntzeko balioko dute, eta horiekin produktuak edota jarraibideak lortu daitezke ustiategien errentagarritasuna hobetzeko, munduan dagoen arazo ekonomiko bat konpontzen laguntzeaz gain.

Helburuak:

Helburu orokorra:

Paratuberkulosiaren aurkako txertoa jarriz paratuberkulosiaren diagnosi teknika serologikoekin eta behi aziendaren tuberkulosia diagnostikatzeko ohiko teknika ofizialekin interferentziarik egin gabe paratuberkulosiaren aurka babestea posible izateko tresna eraginkorrak garatzea, eta partuberkulosiaren aurkako txertoen ondorio espezifiko ez direnak aztertzea.

Helburu bereziak:

  1. Aztertzea ea Map txerto inaktibitatua edo beste produktu batzuk aho bidezadministratzearen ondorioak oztopatzen duen behi tuberkulosia diagnostikatzeko errutinazko proba ofizialen emaitzetan.
  2. Aztertzea zer babes efektu duen hainbat txertoren eta probiotikoren bitartez eragindako Map infekzioaren aurka untxietan, kontuan izanda parametro bakteriologikoak, immunologikoak eta histopatologikoak
  3. Aztertzea ikasitako erantzun immunea in vitro saiakuntzetan hainbat txertorekin eta probiotikorekin tratatutako animalietan, abeltzaintzan interesgarriak diren beste patogenoen aldean duen ahalmena ebaluatzeko.
  4. Ebaluatzea txerto zepan ez dauden Map proteina birkonbinatu espezifikoen erabilera eta behi paratuberkulosirako DIVA test gisa erakutsitako immunogenizitate proteina birkonbinatuena.