INIA II

Proteaginosoak eta oleaginosoak erabiltzea esnetarako behi-aziendaren jasangarritasuna hobetzeko Kantauriko erlaitzean: esne bereiziaren ekoizpena eta kalitatea (Iparesne)

  • Fecha: Septiembre, 2016
  • Director de Proyecto:
  • Presupuesto: 3.743.704 euros
  • Enlace: Life Oreka Mendian
  • Departamento: Conservación de recursos naturales
  • Partners: Hazi, Diputación Foral de Álava, Diputación Foral de Bizkaia, Diputación Foral de Gipuzkoa, ihobe, Euromontana. Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Conservatoire dÉspaces Naturels dÁquitaine

Animalia-ekoizpen jasangarriaren zutabe nagusietako batean oinarritzen da: ustiapenean sortutako baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea kalitateko behi-esnea ekoizteko sistemak garatzeko, sistema horiek jasangarriak eta lehiakorrak izanik Kantauriko erlaitzeko eta Galiziako baldintza agroklimatiko eta estrukturaletan. Zona horretan kontzentratzen da Espainiako behi-esnearen arloko jardueraren parterik handiena: han dago sektorearen ekoizpenaren % 60tik gora eta ustiategien % 80tik gora. Proposatzen diren jardueren bidez, bazka-ekoizpenaren kudeaketa hobetu nahi da, llollobelar italiarraren ordezko bideragarriak bilatuz neguko bazka gisa, artoarekin txandakatzeko, eta labore berriak sartzeko (proteaginosoak eta oleaginosoak), zeinen azpiproduktuak (taloak) ordezko interesgarriak baitira pentsuetako soja ordezteko. Gaur egun erabiltzen diren ekoizpen-sistemak ebaluatuko dira, jakiteko zein diren tokiko edo eskualdeko sistemetara hobekien egokituta daudenak lurzoru- eta klima-bereizgarrien arabera, eta ekoizpenak simulatzeko ereduak erabiliko dira, jakin nahi baita bazka-landareak eta animalia-elikagaiak ekoizteko zer nekazaritza-estrategia diren esnetarako abere-ustiategien jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari hobekien laguntzen dietenak. Bazka-laboreekin egingo diren saiakuntzak osatzeko, elikadura-saiakuntzak egingo dira, premisa honekin: ahalik eta irensgarritasun eta balio energetikorik handieneko bazka-baliabide propioak erabiltzea, kanpo-elikagaien beharra minimizatzeko. Horretaz gainera, aztertu nahi da larre eta bazka propioak kontsumituz gero zenbateraino lortuko den konposatu funtzionaletan aberastutako esnea ekoiztea, hori elementu bereizlea bailitzateke produktuaren kalitate eta produktu-irudiagatik ordaintzeko orduan. Halaber, sistemaz kanpoko nitrogeno-inputak murriztu nahi dira ekoizpena murriztu gabe, ustiategian bertan sortutako hondakin organikoak hobeto aprobetxatuz eta ongarri gisa erabiliz mantenugaien eta energiaren birziklapenari laguntzeko, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hondakinak murrizteaz batera.

Helburu nagusia:

Esne-ekoizpenaren sektorearen lehiakortasuna kalitateari, elikadura-segurtasunari eta berrikuntzari lotuta lortzea, ekoizpen-kostuak murriztuz, errentagarritasuna handituz eta esnearen osagai funtzionalak hobetuz, sektorearen jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoaren bila nekazaritza-politika bateratuaren baldintza berriak (2013-2020), —azalerako ordainketari lotuta— kontuan izanik.

Bigarren mailako helburuak:

Kantauriko erlaitzeko esnetarako behi-aziendaren jasangarritasuna hobetzen laguntzeko errazioak diseinatzea, elikadura-kostuak murrizteko (oleginosoak eta proteaginosoak sartuz), eta esnearen kalitatea hobetzea:
• Proteina-iturri gisa sojazko taloaren ordez erabil litezkeen lehengai alternatiboak karakterizatzea.
• Proteina-iturri gisa sojazko taloa ordeztu lezaketen errazio alternatiboak formulatzea, haien bidez berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu, esnearen kalitatea hobetu eta/edo esnearen kostua merkatzeko.
• Aztertzea zer inpaktu duten hartutako elikadura-estrategiek EAEko esnetarako behi-azienda elikatzeko sistemaren jasangarritasunean.