Albisteak

BERRIA

NEIKERek ‘Osasun txartel’ berriak sortu ditu nekazaritzako ekosistemen egoera jakiteko

20 maiatza 2015

NEIKERek ‘Osasun txartel’ berriak sortu ditu nekazaritzako ekosistemen egoera jakiteko

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Nekazariek eta nekazaritza lurren kudeaketan inplikaturiko gainerako eragileek euren praktiken eragina ebaluatu ahal izango dute

Tresnak laboreen eta lurraren adierazleak aztertzen laguntzen du, modu praktiko eta errazean

Nekazariei eta nekazaritzako ekosistemen kudeaketan inplikaturiko gainerako eragileei euren nekazaritza praktikek nolako eragina sortzen duten ebaluatzeko tresna bat emateko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen eta irabazi asmorik gabeko sozietate publikoa den NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak “Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak-NEOT’ sortu ditu. Liburuxka horiek Estatu batuetako Nekazaritza Departamentuak 1980ko hamarkadan sortutako txartelen bertsio hobetua da.

Zentro teknologikoa hainbat topaketa egiten ari da eskuliburuak nekazaritza sektoreari lotutako zenbait kolektibori ezagutarazteko (ekoizleak, teknikariak,zientifikoak eta administrazioa), doan banatuta.

NEOT txartelek nekazaritza ekosistemen osasuna diagnostikatzea ahalbidetzen dute, azalaren mailako (laborea) zein lurpeko (lurra) hainbat adierazle aztertuz, modu praktiko eta errazean erabiltzailearentzat. Agroekosistemen osasun egoera jakiteak aukera ematen du laboreak eta lurrak modu egokiagoan eta iraunkorragoan kudeatzeko, ikuspegi ekonomikotik zein ingurumenaren ikuspegitik.

Txartelak zehaztu egiten du zein osasun adierazle neurtu daitezkeen, neurketa egiteko modu zuzena, adierazle bakoitzaren esanahia, eta “ona”, “ertaina” eta “txarra” erreferentziazko balioak. Erabiltzaile bakoitzaren ezagutzara eta interesetara egokitzeko asmoarekin, adierazleak bi kategoriatan banatzen dira, osasun egoeraren diagnostiko “oinarrizkoa” edo “aurreratua” egin ahal izateko.

Oinarrizko diagnostikoa edozein pertsonak egin dezake, aurretiaz duen prestakuntza espezifikoa eta baliabide ekonomikoak gorabehera, landa eskuliburu bati jarraituz eta edonork eskuratu ditzakeen tresnak erabiliz. Oinarrizko adierazleen artean oso neurri errazak daude, hala nola produktibitatea (landare bakoitzeko fruituen zenbaketa), lurraren trinkotasuna eta lurreko materia organikoaren aberastasuna (ur oxigenatuarekiko erreakzioaren arabera kalkulatua). Gainera, zizare eta lurreko beste organismo batzuen ugaritasuna zein den jakin daiteke, eta argazkiak ere baditu horiek identifikatzen laguntzeko.

Diagnostiko aurreratuko adierazleei dagokienez, horietako gehienak laborategian neurtzen dira, eta horretarako ekipamendu profesionala eta aurretiazko prestakuntza behar da. Diagnostikoa zuzen egiteko, NEIKER-Tecnaliak baliabide humano eta teknologiko egokiak ditu, interesa duten eragileek azpikontratatu ditzaketenak.

Deskargatu hemen Lurzoruaren Nekazal Ekosistemen Txartelak

Parametro biologikoak
Oinarrizko adierazleetan zein aurreratuetan, txartel berriek batez ere parametro biologikoei erreparatzen diete, bereziki mikro-biologikoei. Eta horrek badu bere arrazoia: oso neurri txikikoak izanik ere, mikroorganismoak lurreko jarduera biologikoaren %80-90en erantzuleak dira, eta oso prozesu garrantzitsuak garatzen dituzte, esaterako, nutrienteen deskonposizioa eta birziklapena, nitrogenoa finkatzea, egitura mantentzea, kutsatzaileak degradatzea, etab.

Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak NEIKER-Tecnaliak garatu ditu, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoko Kontseiluarekin (ENEEK), Biharko Lurraren Elkartearekin (BLE) eta ABERE Sozietate Kooperatiboarekin lankidetzan, Euskadi-Akitania Euroeskualdearen proiektu baten baitan. Ekimenean zehar nekazaritzako 18 lursailen osasuna ebaluatu da, tartean ortu ekologikoak zein zereal sailak egonik. Lortutako emaitzek erakusten dutenez, lursailen egoera oro har “ona” da, eta guztiek betetzen dituzte funtsezko lau zerbitzuak: produkzioa, biodibertsitatearen kontserbazioa, lur baliabidearen kontserbazioa eta klima aldaketaren aurkako borroka.

Nekazaritzako ekosistemen osasunari buruzko eskuliburuak doan deskargatu daitezke: http://www.soilmicrobialecology.com/services/.