Albisteak

BERRIA

NEIKERek boilur beltza erkametzez populatutako guneetara zabaltzea proposatu du

12 azaroa 2015

NEIKERek boilur beltza erkametzez populatutako guneetara zabaltzea proposatu du

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Boilur beltzaren (Tuber melanosporum) hazkuntza eta kalitatearen hobekuntza sustatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak gaur egun trufikultura garatzeko ahalmenik handiena duten Euskal Autonomia Erkidegoko guneen mapa lantzen ari da.

Proiektuaren lehen ondorioen artean, ikertzaileek boilur beltzaren hazkuntza haritz zuriz populatutako guneetara zabaltzearen alde egin dute, eta horrekin labore horretara zuzendutako azalera ia bikoiztu egingo litzateke.

Boilur beltza arteari lotuta egon ohi da tradizionalki, baina erkametza ere (Quercus faginea) oso haritz espezie egokia da onddoa hazteko, NEIKER-Tecnaliako ikertzaileek lortutako lehen emaitzen arabera. Erkametza erabiltzeak, gainera, onddoaren ustiapena EAEko lurraldearen zati handi batera zabaltzeko aukera ematen du, non espezie hori den landaredi nagusia.

Boilur beltza hazteko prozesuaren hasieran onddoaren esporak arte, haritz edo beste espezie batzuen aldaxketan jartzen dira (hazkundearen hasierako fasean dauden arbolak). Aldaxkak berotegian uzten dira, onddoarekin lotura garatzen, kanpoan aldatzeko neurri egokia lortu arte. Sei-zortzi bat urte betetzen dituenean, zuhaitza jada produktiboa izaten eta sustraietan boilurra garatzen hasi daiteke.

Euskadin haritzez populatutako kare lurrak ugari izateak lagundu egiten du gastronomorik onenek hainbeste preziatzen duten boilur beltzaren hazkuntza. Produktuak nekazaritza eta basozaintza garatzeko ahalmen handia aurkezten du, batez ere Arabako lurraldean. Gainera, jarduera osagarri bikaina da nekazaritza eta basoko ustiategi tradizionalak birbalorizatzeko eta dibertsifikatzeko. Halaber, hazkuntzak funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen du, hegaztiak eta animaliak zaintzen eta espezie autoktonoak lehengoratzen laguntzen baitu.