Albisteak

BERRIA

AGENDA MAIATZAK 27: artaldeetan karbono-aztarna nola murriztu ikasteko jardunaldi irekia

29 apirila 2025

2025eko maiatzaren 27a

11:30-15:00

NEIKERen Arkautiko zentrua
NEIKERek Arkautiko campusean duen latxa arrazako ardi-taldeak artalde berritzaile gisa parte hartzen du LIFE GREEN SHEEP proiektuan. Proiektuaren esparruan, Karbono Gutxiko Ekintza Plan bat diseinatu dugu, ingurumen-inpaktua arintzeko eta iraunkortasuna hobetzeko. Zehazki, karbono-aztarna % 12 baino gehiago murriztea da helburua, baita beste ingurumen-alderdi batzuk hobetzea ere, hala nola lurzoruaren osasuna eta emankortasuna, belar-ekoizpena, etab.

Gure esperientzia partekatzeko asmoz, ate irekien jardunaldi hau antolatu dugu abeltzainentzat, aholkularientzat eta Latxa arrazako ardien sektoreko eragileentzat bereziki.

Bisitan, artaldea, instalazioak eta metano enterikoaren emisioak neurtzeko ekipo nagusiak aurkeztuko ditugu, baita helburua lortzeko aplikatzen ari garen maneiu-praktika berritzaileak ere.

PROGRAMA

Ixten ari gara, egun gutxi barru ezagutuko duzu.

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.