GRAIN-SYST

Zereal sistema mediterraneoak lurzoru osasuntsuagoetarako eta jasangarritasun handiagorako

  • Proiektuaren hasiera: 2022/09/01
  • Proiektuaren amaiera: 2026/08/30
  • Ikertzaile nagusia: Haritz Arriaga/Ana Aizpurua
  • Saila: Natur Baliabideen Kontserbazioa
  • Finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa- Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (PID2021-127339OR-C43)
  • Aurrekontua: 145.200 euro
  • Bazkideak: Universitat de Lleida, IRTA (Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutua)

Lurzoruen emankortasunaren kudeaketa funtsezkoa da zereal sistemen jasangarritasuna hobetzeko –irin gariaren ekoizpena barne–, nutrienteen galerak eta ongarrien erabilera murrizteko EBren estrategien helburuak lortzen laguntzeko, lurzoruaren osasuna narriatuko ez dela bermatuta. Emankortasuna hobetzeko hainbat praktika erabili beharko dira (ongarri organikoen erabilera, laboreen errotazioa, barietateak hautatzea, ekoizpen ekologikoa edo eredu konbentzionala, etab.), laboreekin erabiltzen diren nutrienteen efizientzia handitzeko eta ingurumenean galtzen diren nutrienteak murrizteko. Beharrezkoa da denbora eskala desberdinetan lan egitea, praktika bakoitzak denbora tarte desberdinetan eragiten baitu nutrienteen, laboreen eta lurzoruaren ondorioetan.

Helburua:

GRAIN-SYST proiektuaren helburu orokorra da estrategiak ikertzea eta identifikatzea gari alearen ekoizpena eta kalitatea, nutrienteen erabileraren efizientzia (N eta P) eta lurzoruaren osasuna hobetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko labore sistema organiko eta konbentzionaletan. Ekoizpen ikuspegi desberdinen ingurumen azterketa egitea (BZA) –bizi zikloaren analisiaren bidez– eta sistemaren etorkizuneko portaera aurreikustea –lurzoru-labore ereduen bidez– oinarrizko elementuak dira sistemaren jasangarritasuna hobetzeko. GRAIN-SYST proiektua garatzeko, laboreen errendimenduaren, nutrienteen dinamikaren (N eta P) eta lurzoruaren osasunaren gaineko neurriak hartu behar dira, epe laburrerako saiakuntzetan, hainbat praktika agronomikok alderdi horietan duten eragina ebaluatzeko, gari laboreen sistema konbentzionaletan zein ekologikoetan. Praktika nagusien artean hautatutako multzo bat BZA metodologiaren bidez ebaluatuko da. STICS eredua ere erabiliko da, hainbat nekazaritza sistematan parametrizatu eta ebaluatu ondoren, praktika agronomikoek laboreen produktibitatean eta nutrienteen efizientzian epe luzera izan ditzaketen eragin nagusiak aurreikusteko.