PENTSUBERRI

Euskadin haragitarako behiak elikatzeko sistema aldatzea

  • Proiektuaren hasiera: 2022/10/01
  • Proiektuaren amaiera: 2023/12/31
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 291,00 € (%50,45 finantzatuta)
  • Bazkideak: HARAKAI, MIBA eta NEIKER

Proiektuak gizentzeko txahalen errazioetan, soja eta palma olioaren ordez, hotzean prentsatuta lortutako koltza opil eta olioa erabiltzearen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa aztertuko du.

4 alderdiri begira:

  • Jasangarritasun soziala, inportatutako lehengaien ordez (soja eta palma) tokian-tokian sor daitezkeen beste aukera batzuk erabiliz (koltza).
  • Ingurumen jasangarritasuna, labore horiei lotutako garraioak eta deforestazioak eragindako ingurumen inpaktua gutxituz (gainera, kontuan hartuta behien dietan gantz eduki handiagoko osagaiak sartzeak metano emisio enteriko gutxiago sortzea espero dela).
  • Jasangarritasun ekonomikoa, pentsuetan, kanpoko lehengaien ordez, horiek askotan merkatuen gorabeherei lotuta egoten direlarik, tokiko beste batzuk erabiliz, berez kostu txikiagoa izango dutenak (garraioa).
  • Kalitate nutrizionala, haragian dauden gantz azidoen profila hobetuz, eta kalitate organoleptikoa.

Horrenbestez, proiektuaren helburuak dira Ukrainako gerrak pentsuetarako lehengaietan eragindako urritasuna arintzen laguntzea, Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza ustiategien jasangarritasuna hobetzea, eta, alderdi komertzialari dagokionez, egiaztatzea gizentzeko txahalen dietarako proteina guztiak Euskal Herrian kokatutako laboreetatik etor daitezkeela, nekazari-pentsu etxeen eta abeltzainen arteko interakzio handiagoa sustatuz,sistema misto integratuagoak lortzeko , ekoizpen sektore horren elikaduraren ingurumen inpaktua murrizteko eta fluxu ekonomikoak maila lokalean ixten laguntzeko.