Izateko arrazoia

Euskadiko nekazaritza-abeltzaintza eta basogintza sektorearentzat egiten dugu lan.

Sektorearen lehiakortasuna hobetzen, gure ingurumena zaintzen, gure espezie eta arraza autoktonoak kontserbatzen eta elikagaien segurtasuna bermatzen laguntzen dugu.

  • NEIKERek zeregin horiek gauzatzen ditu 1851n sortu zenez gero, nazioartean aintzatespena eta kualifikaziorik handiena duen profesional talde baten lanari esker.
  • Gure ehun produktiboari eta gizarteari zerbitzua emateko borondatea duen erakunde publikoa gara, eta bikaintasunean oinarritutako kudeaketa eredu baten alde egiten dugu, zeinaren funtzionamendua nazioartean aitortutako kalitate irizpideen arabera arautzen den.

  • Lantalde honen gaitasunari esker, ezagutza eta soluzio berritzaile eta transferitzeko modukoak sortzen dira, eta horiek balio erantsia eman eta hobetu egiten dute nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorearen lehiakortasuna.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ezarritako helburuekin bat etorriz egiten du lan NEIKERek. Hauek dira helburuak: ingurumenarekiko eta gure ingurunearen iraunkortasunarekiko ahalik eta errespeturik handiena mantentzea, eta gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialari modu aktiboan laguntzea.

Tokian tokiko ezagutza, teknologia eta berrikuntza.
Gure erronkak

Nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzaren arloko eragile nagusiekin elkarrizketa proaktiboa izaten dugu, elkarrekin egiteko aurre sektorearen erronka garrantzitsuenei.

Errentagarritasuna eta jasangarritasuna

Nkazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzea punta-puntako teknologiekin.

Aberastasuna eta enplegua

Aberastasuna eta enplegua sortuko duten jarduera produktibo berriak sortzea, ustiategien jarraikortasuna ziurtatzeko.

Elikagaien segurtasuna

Elikagaien segurtasunaren kontrola. elikadura transmisioko zoonosi bakterianoen diagnostikoaren eta kontrolaren azterketa.

Klima aldaketa

Berokuntza globalaren inpaktua murriztea. oraingo produkzio sistemei alternatibak proposatzen dizkiegu.

Izurrien aurkako borroka

Laboreen izurrien eta animalien gaixotasunen inpaktua minimizatzea, pertsonetara lekualda daitezen galarazteko.

One Health

Abeltzaintzako fitosanitarioak eta antibiotikoak arrazionalizatzea, antibiotikoekiko erresistentzia handitzearen aurka borrokatzeko.