Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Ikusi cookie politika -
Cookie politika +
Image

LIFE SILFORE
proiektua

Basoko larregintzako neurriak ezartzearen eta ganadu arraza autoktonoak kontserbatzearen alde egiten dugu, Europako baso atlantiko eta subatlantikoetan klima aldaketara hobeto egokitzeko.

Gehiago jakin

Proiektu erakusgarria

Europako baso atlantiko eta subatlantikoetan klima aldaketaren ondorioei buruzko erresilientzia handitu daitekeela erakutsi nahi dugu, eremu horretan megasuteen arriskua gero eta handiagoa delarik, tenperaturen igoeraren eta eurien murrizketaren ondorioz.

Horretarako, proba pilotuak egingo ditugu Europa hegoaldeko 4 eskualdetako 11 baso sailetan. Hor, proiektuaren hasieran basoek duten egoera eta proiektuaren amaieran ikusten den hobekuntza testatuko dugu, arraza autoktonoekin basoko larregintzako kudeaketa bat abian jarri ondoren.

Gehiago jakin

11 eremu pilotu,
4 eskualde estrategiko

Testatzeko 11 puntu aukeratu ditugu 4 eremu geografikotan, Europako eremu atlantiko-subatlantikoetako ekologikoaren eta basoen kudeaketaren heterogeneotasunaren zati handi bat hartzen dutenak (klima, lurzorua, erabilerak, etab.).

01 DEMOA- Pinus radiata pinudia Orozkon (Bizkaia)
Pinus radiatako oinak modu selektiboan erauztea (entresaka) eta oihanpearen garapena sustatzea, babes indibidualekin edota hesi birtualekin. Terreña behiak larratzea.

02 DEMOA - Quercus faginea hariztia Jauregi-Azilun (Araba)
Udazkenean artzaintza sasi ardiekin, zuhaitz hostotsuen hostoak erori ondoren.

03. DEMOA- Hariztia-Gaztainadia-Sagastia
Larratze tradizionala sustatzea enbor zeltako txerri arraza larreratuz (Gochu Asturcelta), harizti-fruitu gaztainadi-sagasti (pumarada) ekologikoan eta belardian txandakatuta.

04. DEMOA - Txilardia-otadia pinu-urki landaketarekin
Bermeya motako ahuntzak larratzea, bazter mendietako basoa berritzeko osagarri gisa.

05. DEMOA - Ahuntzak larratzea Pinus sylvestris gune garbituetan eta garbitu gabeetan
Pinus sylvestris gune garbituetan belarkiak ereitea, eta ahuntz autoktonoen –ahuntz galegoa– bi abere karga ebaluatzea, 18 eta 36 ahuntz/ha-koak.

06. DEMOA - Gaztainadi eta pinudien kudeaketa Lugoko Ancaresen
Babesleak (larregintza behi gorri galegoarekin), lur estalkiak, ongarriak eta belarki nahasaketak ebaluatzea gaztainadi (souto) eta pinudietan.

07. DEMOA - Osmo (Cenlle, Ourense)
Basogintza eta larregintzako aprobetxamendu estentsiboa, baso hostogalkor, sastraka, larre eta bazka laboreekin eta porco celta txerri aziendarekin.

08. DEMOA - Xaxan mendia, Meira (Bueu, Pontevedra)
Kostaldeko mendi sail, hosto iraunkorreko zuhaizti (Pinus pinaster eta Eucalyptus globulus) eta sastrakadi hesituak ustiatzea ahuntz autoktonoarekin –ahuntz galegoa–.

09. DEMOA - Monte de Mestre (Ribeira de Piquín, Lugo)
Mendi sailak eta zuhaiztiak, ahal dela hosto iraunkorrekoak (Pinus sylvestris) hesituta ustiatzea, mendialdean, txerri azienda autoktonoarekin –porco celta–.

10. DEMOA - Quercus ilex eta Quercus rotundifolia artadia (interes komunitarioko 9340 habitata)
Larregintza gidatua ahuntz azienda autoktonoarekin –cabra preta de Montesinho–.

11. DEMOA - Quercus pyrenaica hostotsuen basoa (interes komunitarioko 9230 habitata)
Artzaintza tradizionala ardi azienda autoktonoarekin –Churra Galega Bragançana–.

Albisteak

2024, azaroa 27

Bilera, erakusketa eta mintegia Asturiasen

Oviedoko Unibertsitateak antolatutako "Basoen kontserbazioa eta zerbitzu ekosistemikoak" ekitaldian parte hartu dugu. Bertan, proiektuari buruzko erakusketa bat inauguratu dugu eta koordinatzaile bilera bat egin dugu.

Informazio gehiago

2024, azaroa 19

Basoko zerbitzu ekosistemikoei buruzko mintegia

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu datorren azaroaren 27an Oviedoko Unibertsitateko Mieresko Campuseko Ikerketa Eraikinean egingo den "Basoen kontserbazioa eta zerbitzu ekosistemikoak" izeneko mintegira.

Informazio gehiago

2024, azaroa 04

Bigarren artzaintza kanpaina hasiko dugu

Orozkoko (Bizkaia) pinudi batean Terreña arrazako #behiak eta Azilu-Jauregiko (Araba) haritz baso batean sasi-ardiak sartu ditugu.

2024, uztaila 15

Artzaintza-entseguaren hasiera Portugalgo Iparraldean (Demo 10)

25 ahuntz bazkatuko dira libreki Vilarinho de Cova de Luan dagoen entsegu-partzela batean.

2024, maiatza 05

SILFORE Galiziako telebistan

Rosa Mosquera, Compostelako Santigago Unibertsitateko gure lankidea, Agalega kanaleko "Bos días" programako platoan izan da.

Telebistako programa ikusi
(Rosaren esku-hartzea 42. minutuan hasten da)

2024, apirila 18

Bigarren jarraipen-bilera

Kudeaketa-batzordearen koordinazio-bilera eta basoen eta artzainen kudeaketa aurreratuko tresnei buruzkoa.

2024, urtarrila 03

Proiektuaren lehen bideoa

Bideo honetan proiektuaren gako nagusiak erakusten ditugu. Bideoak eOrozo erakustaldiko lursailean (Bizkaia) ganaduaren sarrera laburbiltzen du.

2023, abendua 05

Komunikabideetara bidalitako prentsa-oharra

Bideo honetan proiektuaren gako nagusiak erakusten ditugu. Bideoak eOrozo erakustaldiko lursailean (Bizkaia) ganaduaren sarrera laburbiltzen du.

2023, iraila 30

Baso Ingeniaritzako ikasleen bisita Moañako lurzatira (Galizia)

Irailaren amaieran, Vigoko Unibertsitateko (Pontevedrako campusa) Basogintza Ingeniaritzako Graduko 4. mailako ikasleak LIFE-Silfore proiektuko lursail erakusgarrietako batera joan ziren, egindako lanak bertatik bertara ezagutzeko.

2023, abuztuak 10

UAV baso-formazioen erregistro zehatza egiteko

LIFE SILFORE proiektuak lehenengo behaketak UAVak (tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuak) erabiliz egin ditu bi azterketa eremuetan. Inkesta hauen helburua da bi baso-lursail zehatz horien osaera eta egituraren aitorpen zehatza lortzea.

2023, uztailak 19

LIFE SILFORE udako ikastaroan "Diversidad Montesinho" (SusTEC)

Montesinhoko Parke Naturalaren aniztasunari buruzko udako ikastaroaren barruan, Marina Castrok (CIMO-SusTEC) LIFE SILFORE proiektua aurkeztu zuen, Bragançako PNMko bertako basoen kontserbazioan artzaintza estentsiboak duen garrantziari buruzko hitzaldia emanez.

2023, urtarrilak 25

Hesi birtualeko dispositiboak euskal abeltzainei aurkeztea

Bilera Euskadiko DEMOETAN parte hartzen duten abeltzainekin, proiektuan erabiliko diren hesi birtualen dispositiboak aurkezteko. Sortutako interesa handia izan zen. Aurki hasiko dira animaliekin ikasteko saioak.

2023, urtarrilak 23

Lehen jarraipen bilera

Kudeaketa batzordearen koordinazio bilera, CINEAk izendatutako monitorearekin bisita prestatzeko, Pontevedran, otsailaren 15ean eta 16an. Bisita horretan proiektuaren garapenaren jarraipena egingo da, bai alde finantzarioan, bai teknikoan, eta irteera bat egingo da landagunera, 08. DEMOA bisitatzeko –Xaxan mendia-Meira (Bueu, Pontevedra)–.

2022, irailak 19

Abiatze bilera

Jardunaldian, egin beharreko zereginak errepasatu ziren, baita kronograma orokorraren barruan ezarritako mugarriak eta entregagarriak ere. Gainera, helburuak betetzeko, proiektua kudeatzeko prozedura aurkeztu zen.