GERMOPLASMA BILDUMAK
NEIKER-BRTAn hainbat germoplasma bilduma mantentzen dira, batez ere labore hauenak: patata (Solanum tuberosum L.), artoa (Zea mays L.), tomatea (Solanum lycopersicum L.), babarruna (Phaseolus vulgaris L), piperra (Capsicum annum l.) eta zerealak: garia, oloa eta garagarra. Gainera, sagarrondo barietateen bilduma bat dago in situ.
PATATA BILDUMAK
Bildumen artean patata barietateena aipatu behar da, estatu mailan erreferentziazko banku bakarra delako, baita arto, tomate eta leka sarrerak ere, batez ere Euskadikoak Herrikoak eta eremu mugakideetakoak.
HOBEKUNTZA GENETIKORAKO PROGRAMAK
Horiek guztiek balio genetiko handia dute, kontserbatu beharrekoa, ez bakarrik gene interesgarrien gordailu gisa, baizik eta baita hobekuntza genetikorako programetan erabil daitezkeelako.
Material horiek kontserbatzeko, etengabe karakterizatu eta ebaluatu behar dira, eta NEIKERek duela hainbat urtetik dihardu zeregin horretan.