Lehen sektorea ekonomikoki sustatzea eta landa eta itsasertzeko ingurunea biziberritzea

Pasa den hilabetean NIREA Akordioa aurkeztu zen, Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak protagonista izan dituena. Ekimenaren helburua da lehen sektorea ekonomikoki sustatzea eta landa eta itsasertzeko ingurunea biziberritzea, eta, horretarako, garrantzitsua da sektoreko agente guztien babesa edukitzea.

NIREA lehen sektoreak Euskadiko garapen ekonomiko eta sozial iraunkorrean duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta garrantzi hori balioesteko bultzatutako ekimena da, Lehen Sektorea suspertzen eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea biziberritzen laguntzeko helburuarekin.

Ekimenak NIREA du izena, konpromisoa pertsonala delako, norbanakoarena, eta konpromiso pertsonal guztiak batuta lorpenak gero eta handiagoak izatea lortuko dugu.

Lehen fase hau ixteko, garrantzitsua da zure iritzia ere, eta horrenbestez, zurekin NIREAren lehenego urratsak alderatu nahi ditugu, egin behar den bidea sendotu eta etorkizun hurbilerako, denon artean, lehentasunak ezarri behar ditugu.

Hori guztia aintzat hartuta, ekainaren 4an Arkautiko Zalditegietan egingo den honako lan jardunaldira gonbidatu nahi zaitut: “NIREA lehen sektorearentzat eta landa eta itsas eremuarentzat”.

LEKUA: Zalditegiak, Arkauti

ORDUA: 09:00-14:00

IZEN-EMATEA

Informazio gehiagorako: www.nirea.info