DoktoreaLurEpelde Sierra
Ikertzailea - Baliabide Naturalen Kontserbazioa
Biografia

Lur Epelde doktorea NEIKER-eko Baliabide Naturalen Kontserbazioko Departamentuko ikertzailea da, eta baita Lurzoruetako Mikrobio Ekologia Taldeko partaidea.|Bere doktorego tesian (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009) metalen fitoerauzketa eta fitoegonkortzean lan egin zuen, nola landare hipermetatzaileak eta biomasa altuko laboreak, hala landare toleranteak erabiliz. Esperientzia handia hartu zuen prozesu fitoerremediatzaileak ebaluatzeko lurzoruko osasun eta kalitatearen indikatzaileen erabileran (aktibitate entzimatikoak, arnasketa basal eta substratuz induzitua, komunitate mailako perfil fisiologikoak, denbora errealeko PCRa, DNA mikroarraiak, PCR-DGGE, egonkortasun probak, etab.). |Egun, lurzoruko propietate mikrobiologikoak erabiltzen jarraitzen du, sekuentziazio masiboko teknologiak barne, jatorri ezberdineko ingurune-estresen inpaktuaren monitorizaziorako (adibidez, kutsadura, nekazal praktikak, klima aldaketa). Animali edo giza jatorriko medeapen organikoez ongarriztatutako nekazal lurzoruetan gertatzen den antibiotikoekiko erresistentziaren difusioan ere interesa du. Azkenik, lurzoruen osasunaren garrantziaren dibulgazioan dihardu, tresna gisa Osasun Txartelak erabiliz.

Sariak eta aintzatespenak
2009 Doktoregoko Sari Berezia
ESPEZIALITATEA
Lurzoruetako Mikrobio Ekologia
SARE SOZIALAK