AinaraArtetxe Arrien
Teknologoa - Baliabide Naturalen Kontserbazioa
Biografia

Ainara Artetxe Arrien (Nekazaritza Ingenieritza eta Ingurumen Agrobiologian Masterra), honako gaiei buruzko I + G + b proiektuetan aritu izan da lanean: ongarrien aplikazioa (mineralak zein organikoak, hondakinak barne) larreetan eta labore estentsiboetan (karakterizazioa, entsegu agronomikoak, alternatibak eta kudeaketa planak, aplikatu beharreko araudiaren alderdi teknikoak); landare-iragazkien erabilera (filtro begetatiboak) nekazaritzatik eratorritako kutsadura murrizteko uretan (parametro biologikoak eta fisiko-kimikoak); gas isurien murriztea (NH3 eta N2O) ongarritze teknika ezberdinen bitartez (ohiko abanikoa, hodi zintzilikarioak, injekzioa); klima aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan (etorkizuneko agertokiak eta beraien eragina lehen sektoreko ur beharrizanetan, laboreen produktibitatean eta kalitatean edo lurzoruko karbonoan); Nekazaritza eta Lurraldearen Erabileratik eratorritako berotegi efektuko gasen isurketen zenbatestea Euskal Autonomia Erkidegoan; teledetekzio- eta GIS-aplikazioak laboreen ureztaketa zehazteko, berotegi efektuko gasen isurpenak kalkulatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kartografia lortzeko (karbono organikoa, ehundura, klase agrologikoak).

ESPEZIALITATEA
SARE SOZIALAK