DoktoreaHaritzArriaga Sasieta
Ikertzailea - Baliabide Naturalen Kontserbazioa
Biografia

Haritz Arriaga Sasieta, Biologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV, 2000) Zientzia Fakultatetik. Gerora, doktore titulua lortu zuen 2010an Bartzelonako Unibertsitate Auntonomoko Albaitaritza Fakultatean. 2004az geroztik, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko berotegi efektuko gasen (N2O, CH4 eta CO2) eta amoniakoaren (NH3) isuriak murrizteko estrategiak ikertzen dituen lantaldeko partaidea da. Denbora tarte honetan, Arriaga doktoreak zenbait arintze-estrategia aztertu ditu: (i) esne-behi eta hegazti ustiategietan (nutrizio-estrategiak, aireztatze-sistemak, gorotzen kudeaketa), (ii) simaur eta minda biltegietan (estalkiak, aditiboak), (iii) tratamenduak (konpostajea, oilo-zirinaren lehortegia), eta/edo (iv) belardi eta laboreetan (ongarriztatze egokia, minda eta simaurren lurperatzea, nitrifikazioaren inhibitzaileak). Horrela, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du Arriaga doktoreak. Gainera, gas isuriak aztertzeko neurketa metodologia berriak prestatzen lagundu du. INTERREG III-B “Evaluation of Best Available Techniques to Decrease Air and Water Pollution in Animal Farms (2009-2013)” proiektuaren esparruan, ekoizpen intentsiboko animalia sistemetan ingurumen-inpaktua simulatzeko modelo baten garapenean parte hartu zuen (BATFARM modeloa). Gaur egun, animalia sistemen (behi-azienda, ardi-azienda, txerri-azienda, hegazti-azienda) ingurumen iraunkortasunaren ebaluaziora zabaltzen ari da bere ikerketa-ezagutza. Bere ibilbide profesionalean sortutako informazio zientifikoa, Arriaga doktoreak sinatutako 16 argitalpen zientifikoetan jasotzen da.

Sariak eta aintzatespenak
2013 Doktorego tesiari loturiko sari berezia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Albaitaritza Fakultatean
ESPEZIALITATEA
Nekazaritza eta abeltzaintzari loturiko negutegi efektuko gasen eta amoniakoaren azterketa; Nekazaritza eta abeltzaintza sistemen iraunkortasunaren azterketa; C-ren eta N-ren zikloaren azterketa agroekosistemetan; Karbono aztarnaren azterketa
SARE SOZIALAK