NEIKER-Tecnaliak EAE eta Nafarroako nekazaritza-basogintza sektoreak klima aldaketaren aurrean dituen erronkak ezagutaraziko ditu jardunaldi batean

Ekitaldia ASTEKLIMA egitasmoaren parte da, Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz antolatutako Euskadiko Klima Aldaketaren Astea  eta herritarrak ingurumenari buruzko garapen eredu arduratsuagoak hartzeko beharraz kontzientziatzea jarraitzen du.

Gaur egungo nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako praktikek eragina dute klima aldaketan eta, aldi berean, horren eragina jasaten dute. Egoera horren aurrean, Euskadin fenomeno horren inguruan egiten den lehen ASTEKLIMA astearen esparruan, Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak dibulgazio jardunaldi bat antolatu du, nekazaritzako sektoreko kideei, oro har, eta arazo horiei lotutako beste erakunde batzuei, EAEn eta Nafarroan garatzen ari diren praktika onen hainbat adibide ezagutarazteko, betiere klima aldaketaren eraginak arintzeko eta horren ondorioetara egokitzeko.

Horrenbestez, ekitaldian aipatu lurraldeetan martxan jarritako zenbait egitasmo erakutsiko dira, nekazaritza-abeltzaintzako ustiategiak eta baso masak arduraz eta ingurumena errespetatuz kudeatzeari dagokionez.

Horien artean, Arabako Errioxan mahastiak klima aldaketara egokitzeko egindako hainbat lan zehaztuko dira, agroekologian oinarritutako nekazaritza, ekoizpen bateranzko trantsizioa, etxaldeetako berotegi efektuko gasen murrizketa, tenperatura eta lehorteen hazkundera hobeto egokitutako laboreak, etab.

Halaber, Euskadin agertzen hasi diren animalien zein landareen izurrite eta gaixotasun berriak nabarmenduko dira, betiere klima aldaketari lotuta, eta nolako lanak egiten ari diren horien eragina zehazteko eta aurre egiteko estrategiak proposatzeko.

Gainera, jardunaldian nekazaritza zein basogintzako lurren kalitatea hobetzeko gomendioek ere izango dute lekua, funtsezko elementua baita baliabide naturalak kontserbatzeko, eta klima baldintza aldakorren aurreko erresilientzia handiago baterako oinarria.

Ekitaldia datorren 2019ko martxoaren 5ean egingo da, Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campuseko Zalditegietan (Araba), eta NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok inauguratuko du.

Programa eta izena ematea: hemen.

JARDUNALDIAN EGINDAKO AURKEZPENAK

00-ASTEKLIMA INTIA 01-ASTEKLIMA NEIKER 02-ASTEKLIMA NEIKER 03-ASTEKLIMA NEIKER 04-ASTEKLIMA INTIA 05-ASTEKLIMA NEIKER 06-ASTEKLIMA NEIKER 07-ASTEKLIMA NEIKER 08-ASTEKLIMA NEIKER 10-ASTEKLIMA NEIKER 11-ASTEKLIMA NEIKER 12-ASTEKLIMA NEIKER 13-ASTEKLIMA NEIKER

ASTEKLIMA

2019ko martxoaren 1etik 10era egingo da ASTEKLIMA, klima aldaketari buruzko Euskadiko lehen astea. Egitasmoa IHOBE-Eusko Jaurlaritzako ingurumen kudeaketako sozietate publikoak sustatzen du, herritarrak mobilizatzeko helburuarekin, fenomenoari aurre egiteko konpromiso pertsonala har dezan Horretarako, EAEko lurraldeko hainbat kokagunetan ekintza egutegi zabal bat antolatuko du, publiko guztietara zuzenduta.