Albisteak

BERRIA

Ehun inguru ikertzailek parte hartuko dute Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran (SECIVTV)

11 iraila 2019

Ehun inguru ikertzailek parte hartuko dute Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran (SECIVTV)

En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

NEIKER-Tecnaliak hiru eguneko ekitaldi bat antolatu du, Vitoria-Gasteizen, bioekonomiaren aroan landare ehun eta zelulen hazkuntzak dituen erronkei buruz

Espainia, Portugal, Costa Rica, Kolonbia, Txile, Frantzia, Herbehere eta Perutik etorritako profesionalek landare espezieen in vitro hazkuntzaren ikerketari buruzko ezagutzak eztabaidatuko dituzte

 Ehun inguru ikertzaile parte hartzen ari dira gaurtik aurrera Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran (SECIVTV). Bi urtean behin deitzen den hitzordua elkarte zientifiko horrek eta NEIKERek (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) antolatzen dute elkarrekin, eta Vitoria-Gasteizko Villasuso jauregian garatzen ari da, irailaren 13ra bitartean, ostirala.

 

“Landare ehun eta zelulen hazkuntzaren erronkak bioekonomiaren aroan” lemapean, nazioarteko zientzialariek landare espezieen in vitro hazkuntzaren ikerketaren inguruko gairik berrienak landuko dituzte datozen egunetan.

 

Inaugurazioan, NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok ongietorria eman die Espainia, Portugal, Costa Rica, Kolonbia, Txile, Frantzia, Herbehere eta Perutik etorritako parte hartzaileei. “Basoaren esparruan landare ehunen hazkuntzarekin dugun konpromisoa nazioartean aitortu izan da, eta IUFRO taldeko koordinatzaileak gara, enbriogenesi somatikoaren eta landareak hedatzeko beste teknika batzuen inguruan. Badakigun tresna horiek bioekonomiari laguntzen diotela, eta etorkizunean are gehiago lagunduko dutela, klima aldaketaren gaur egungo testuinguruan”, adierazi du.

 

Horrez gain, SECIVTVko lehendakari Isabel Arrillaga doktoreak nabarmendu duenez, garrantzitsua da parte hartzaileen artean lankidetza berriak ezartzea, landare espezieak hedatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko, itxura guztien arabera jokalekua aurkakoa izango delako; horren aurrean, ikerketa eta berrikuntza giltzarri izango dira.

 

SECIVTV 1992an sortu zen elkarte zientifiko bat da, helburua izanik landare zelula, organo eta ehunen in vitro hazkuntzaren garapena sustatzea, eta bilkura zientifikoak eta bestelakoak antolatzea, zientziaren alor horretan interesa duten pertsona guztien arteko harremanak ezartzeko eta mantentzeko. Halaber, sortzeko arrazoietako bat izan zen Espainian gero eta talde gehiago daudela in vitro hazkuntza lantzen dutenak.

 

Gaur egun 120 bazkide baino gehiago ditu, horien artean egonik Unibertsitate eta Ikerketako Erakunde Publikoetako ikertzaileak zein enpresa pribatuetako teknikariak. SECIVTVren jardueren artean daude in vitro hazkuntzaren inguruko oinarrizko azterketak eta horiek nekazaritzan eta ingurumenaren kontserbazioan duten aplikazioa.

 

Bilkurak, hiru egunetan zehar, landareen ehun eta zelulen hazkuntzaren arloko ikertzaile nazionalak eta internazionalak elkartzen ditu. Villasuso jauregian landareen in vitro hazkuntzaren ikerketen gaur egungo gaiak lantzen ari dira, hitzaldi magistralen, gonbidatutako ponentzien eta ahozko saioen bitartez. Biltzarrak in vitro hazkuntzaren inguruko arlo desberdinetako adituak elkartzen ditu: -omikak, hobekuntza genetikoa eta epigenetikoa, organogenesia eta enbriogenesi somatikoa eta baliabide genetikoen kontserbazioa. Gainera, “laborategitik enpresara” izeneko saioan, hainbat estrategia aipatuko dira, ikerketako laborategietan garatutako prozedurak eskalatzeko.

Informazio gehiago: www.secivtv2019.com