NEIKER-Tecnalia epaile izan da EIT FANen (Food Accelerator Network)

EIT Fooden ekimen bat da, Europan merkatuan arrakasta handia izan dezaketen nekazaritzako elikagaien enpresa berriak sustatzeko

EIT Foodek, elikadura sektorea sustatzeko europar partzuergoak Leire Barañano izendatu du, NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusia, maiatzaren 9an eta 10an Suitzan EIT FANeko (Food Accelerator Network) finalistak aukeratzeko adituen epaimahaikide; ekimenak urtean 50 startupen arrakastarako aukerak bultzatu eta maximizatu nahi ditu, hurrengo zazpi ekitaldietarako.

Egitasmoak elikadura katean eragin handia izateagatik nabarmentzen diren enpresak sustatu nahi ditu, sektorerako proposamen berritzaileak eta disruptiboak egiten dituzten heinean, eta EIT Food plataformak jarri du martxan. Hain zuzen, NEIEKR-Tecnalia orain dela gutxi sartu da plataforman, eragile kolaboratzaile gisa.

EIT Food

EIT Food Europan elikaduraren sektorea garatzeko partzuergo bat da, eta 50 bazkide baino gehiago ditu, liderrak diren 13 herrialdetako enpresa, ikerketa zentro eta unibertsitateen artean.

Erakundearen helburua da elikagaien sektore oso kualifikatua garatzea, kontsumitzaileekin lankidetzan ariko dena, produktuak, zerbitzuak eta teknologia berriak eskaintzeko, Europako herritar guztiei bizimodu osasungarria eskaintze aldera.

EIT FAN

EIT FAN programa (Food Accelerator Network) EIT Fooden programa bat da, merkatuan aukera handiak dituzten elikadurako startupak sustatzeko, sektoreko inbertitzaileei, enpresari esperientziadunei eta mentoreei prestakuntza espezializatua eskainiz eta lehentasunezko sarbidea emanez.